CHICHEN ITZÁ

Merida Yucatan estatuko hiriburua da, sustrai indigenak dituelarik.
Aberriaren Monumentua, Mexikoko nazionalitateari eraiki zitzaion lehena, da hiriko monumenturik esanguratsuenetakoa.
Lehen biztanleek, itzatarrek, Kristo ondorengo VI. mendean ezarri zuten hemen euren bizilekua. Ordurako, maia herriaren ondorengoak ziren hainbat tribu bizi omen ziren inguru honetako bi putzuren inguruan. Ondoren, Mexiko iparraldetik etorri ziren toltekek eta aztekek ere menperatu zuten inguru hau. Zibilizazio bakoitzak bere aztarnak utzi zituen, beraz, leku honetan, nahiz eta eraikuntza gehienak maiek egindakoak diren.

Horrez gain, urtean bitan gertatzen den fenomenoak herri honen maisutasuna erakusten du: martxoko eta iraileko ekinozioetan, eguzkiak piramidean sortzen duen itzalak suge baten itxura hartzen du. Martxoaren 22an, sugea behera datorrela ematen du eta irailaren 21ean, aldiz, gora doala.




No hay comentarios: