TAJ MAHAL


1631-1654.urte bitartean egindako eraikina da,Sha Jahan enperadore musulmanaren eskakizunaren menpe.

Taj Mahal Agra (India) hirian, Yamuna ibaiaren ertzean, kokatzen den mausoleo handia da, Sha Jahan errege mogolak bere emaztea zen Mumtaz Mahalen omenez eraikia (izenak “jauregiko argi” esan nahi du). Erregina bere hamalaugarren semealaba erditzerakoan hil zen.

Kupularen azpian, ganbera nahiko ilun batean, Sha Jahan eta Mumtaz Mahalen gorpuak daude, munduari beren betiereko amodioa gogorarazi nahian.

Dudarik gabe arkitekturaren historiako lanik ederrenetakoa da.


No hay comentarios: