
Toki enblematikoenak aztertzerako orduan, Siq-a tenpluan sartzeko bide nagusia da. 200 metroko garaiera duten hormek osatzen dute haitzarte hau. Bertatik igarotzerakoan, bi metroko zabalera baino ez dago zenbait lekutan; oso estua da ondorioz. Kilometro bateko ibilbidea egin eta gero, argitasuna ikusten da amaieran; Altxorra dagoen tokia ikusiko da apurka-apurka, Jordaniako postal ezagunena hain zuzen.
Altxorra, tenplua edo hilobia dena, 40 metroko garaiera duen toki ikusgarria da. Arrosa koloreko harrian dago oso-osorik zulatuta tenplua. Tokiaren izenaren arrazoia antzinako kontua da: kondairek diotenez, piratek bertan gordetzen zituzten beraien altxorrak. Mundu osoan ezaguna den toki honek Indiana Jonesen filmari zor dio gaur egun duen fama.
No hay comentarios:
Publicar un comentario